Blogia
Beltza Records

ARITZATXU ROCK FREE

ARITZATXU ROCK FREE

EUSKADI.-Aritzatxu Rock Free jaialdia uztailaren 7an eta 8an izango da Bermeon, gazte kontrakultura eta rock musika nagusi direla

Nebula, NCC, Lobo Electrico, Capsula, Chingaleros, Los Paniks, Green Manalishi eta The Hammer Killers taldeek joko dute

Aritzatxu Rock Free jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da uztailaren 7an eta 8an Bermeon. Politika eta gazte kontrakulturari buruzko film-dokumental batek hasiko du topaketa uztailaren 7an, eta hurrengo egunean, "rock entsalada" izugarria izango da Pergolan arratsaldeko 18,00etatik aurrera, Nebula, Nuevo Catecismo Catolico, Lobo Electrico, Capsula, Chingaleros, Los Paniks, Green Manalishi eta The Hammer Killers taldeekin. Ondoren, Reggae Gaua izango da Lion Roots Sound System eta Culture Freemanekin.

Antolakuntzako iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez, uztailaren 7an, iluntzeko 21,00etatik aurrera, Sam Green eta Bill Siegel estatubatuarrek zuzenduriko "The Weather Underground" film-dokumentalak emango dio hasiera Aritzatxu Rock Free jaialdiari, Nestor Basterretxea kultur aretoan.

Dokumental historiko honetan, 1960ko hamarkadan eta 1970koaren hasieran AEBtako hiri nagusietan gerraren aurka izandako herritarren protestak islatzen ditu. Gaurkotasun handiko dokumentala dela esan dute antolatzaileek, gaur egun ere protesta ugari baitaude AEBtan Iraken gerraren aurka.

"The Weather Underground" filmak garai hartan gizartearen interesik ezak isildu zituen desobedientzia soziala eta altxamendu armatua agertzen ditu. Horrela, Student for Democratic Society elkartetik irten ziren Chicagoko unibertsitate-ikasle batzuren istorioa kontatzen du filmak gidoi zorrotz baten bitartez. Ikasle talde hori "Gobernua kanporatzen eta kapitalismoarekin bukatzen" saiatu zen, "iraultza ez delako ikuskizuna eta ez dagoelako ikuslerik".

"ROCK ENTSALADA"

Aritzatxu Rock Free jaialdiaren egun nagusia uztailaren 8a izango da, arratsaldeko 18,00etatik aurrera zortzi talderen partaidetza duen "rock entsalada" erraldoia izango baita Pergolan kokaturiko karpa handian, Bermeoko Kanposantuaren eta futol-zelaiaren ondoan.

Nebula talde estatubatuarra izango da kontzertuko izar nagusienetakoa. Eddie Glass gitarristak eta Ruben Romano bateria-joleak 1997an sortu zuten Nebula, Fu Manchu taldea desegin ondoren, eta Mark Abshire baxu-jolea erakarri zuten taldera.

Heavy rockan oinarritu zuten soinua, Black Sabbathen riffak, psikodelia eta space rock soinuak ere tartekatuz. Hainbat EP egin zituzten eta 1999an kaleratu zuten lehenengo disko luzea: "To The Center". Ondoren etorriko ziren "Charged" (2001) eta "Atomic Ritual" (2003). Daniel Reyk ekoizturiko eta Howie Weinbergek masterizaturiko "Apolo" (2005) lanarekin, Tom Davies baxu-jole berria sartu da bandan.

Nuevo Catecismo Catolico (NCC) talde donostiarrak kaleratu berri duen "1530 segundos de..." disko berria aurkeztuko du Bermeon. Taldearen zortzigarren lana da, eta No Tomorrow disketxearekin argitaratu dute. 1992tik fidelki jarraitu dute taldearen soinuarekin: punk eta hard rockaren nahasketa ingelesezko eta gaztelaniazko letrekin. Ehunka kontzerturen ondoren, boskote donostiarra inoiz baino sendoago agertzen da eszenatokietan.

Green Manalishi talde iruindarrak Txetxu Brainloster du buruan. Mermaid taldeko konpositore nagusiak rock klasikoaren ildotik jarraitu du Green Manalishirekin, Mountain eta Thin Lizzy taldeen eraginarekin eta hard rock eta lisergiaren inguruko soinuarekin. Oraingoan, Rock On disketxearekin argitaraturiko lehenengo diskoa aurkezten izango dira Bermeon.

Madrildik helduko dira Chingaleros taldekoak. 1990ko hamarkadaren bukaeran osatu zen taldea Los Chicos, Aerobitch, Rhino Wrestlers, Las Cruces edo Carbonas taldeetako kideekin, eta 2006an bueltatu dira "Release the Apes" disko bikainarekin. Beraiek grabatu zuten ’karate rock’ deritzon estiloko soinu-lehergailu hau, punk rock, hardcore edo rock and roll basati eta boteretsuaren zaleen gustokoa izango den lana.

Barakaldoko eta Bermeoko musikariak biltzen dituen Los Paniks taldeak rock and roll primitiboa eskaintzen du agertokian, inolako apaingarririk gabe. Sonics, Wailers, Horrors, Kinks, Dead Kennedys, Pussy Galore, Gun Club, Make Up edo Crhome Cranks dira taldearen eragin batzuk. "Naturara itzuli!" da taldearen lelo nagusia.

CAPSULA ETA "ESPERMA BELTZA"

Capsula talde argentinar-bilbotarrak gitarren krudeltasuna eta pop melodiak eta oinarri elektronikoak uztartzen ditu bere musikan, sua eragiten duen zuzenekoak eskainiz. Laster kaleratuko dute "Songs & Circuits" izenburuko disko berria, Liliput Diskoak disketxearekin, eta Europan zehar bira egingo dute lana aurkezteko.

Lobo Electrico talde tolosarrak ere joko du Aritzatxu Rock Free jaialdian. 1970ko hamarkadako soinuetatik hurbil dagoen talde honek rock zakar eta boteretsuko harresia lortzen du, bere abeslari-guruak haragizko desirari odak egiten dizkion bitartean. Beste behin ere, esperma beltzeko gau berri bat eskainiko du laukote tolosarrak.

The Hammer Killers talde bermeotarrak bere zuzeneko indartsua eskainiko du etxe ondoan. Motorhead, Black Flag, GG Allin eta Eskorbuto taldeen eraginarekin, punk zakarra eskaintzen du laukote bermeotarrak.

Azkenik, rock kontzertuen ondoren, reggae soinuen txanda izango da Aritzatxu Rock Free jaialdian, Lion Roots Sound System talde frantsesarekin eta Culture Freeman ingelesarekin. Ondoren, hala mahi duenak, doan kanpatzeko aukera izango du kontzertuen karparen ondoan dagoen zelaian.

EUSKADI.-El festival Aritzatxu Rock Free se celebrará los días 7 y 8 de julio en Bermeo (Bizkaia)

Actuarán Nebula, NCC, Lobo Eléctrico, Cápsula, Chingaleros, Los Paniks, Green Manalishi y The Hammer Killers

El festival Aritzatxu Rock Free celebrará una nueva edición en la localidad vizcaína de Bermeo los días 7 y 8 de julio, con la actuación estelar de los estadounidenses Nebula. Además, también actuarán Nuevo Catecismo Católico, Lobo Eléctrico, Cápsula, Chingaleros, Los Paniks, Green Manalishi y The Hammer Killers. El festival se cerrará con una "Noche Reggae" con la participación de Lion Roots Sound System y de Culture Freeman.

Además, el festival, de carácter totalmente gratuito y que ofrece la posibilidad de acampar (en las campas junto a la carpa instalada en la Pérgola que acogerá todos los conciertos), ofrecerá el viernes 7 de julio el documental sobre política y contracultura juvenil "The Weather Underground" en la sala Néstor Basterretxea.

Este documental histórico, dirigido por los estadounidenses Sam Green y Bill Siegel, surge oportunamente en los momentos en que en las grandes ciudades de los Estados Unidos, al igual que en los años 60 y principios de los 70, se reúnen grandes cantidades de personas para protestar por la guerra de Irak y el presidente Bush.

Según indicaron a Europa Press fuentes de la organización, se trata de un "edificante episodio de desobediencia civil, levantamiento armado preceptivamente silenciado por el desinterés social", sobre el que el documental "arroja un apremiante y esclarecedor chorro de luz".

En este sentido, "The Weather Underground" traza con un minucioso guión la historia de unos estudiantes universitarios de Chicago que, escindidos del Student For Democratic Society, intentaron a finales de los 60 y principios de los 70 "expulsar al Gobierno y acabar con el capitalismo, porque la revolución no es un espectáculo y no hay espectadores".

"ENSALADA DE ROCK"

La principal atracción de Aritzatxu Rock Free 2006 de Bermeo tendrá lugar el 8 de julio, sábado, en la carpa instalada junto al cementerio y el campo de fútbol de la localidad costera vizcaína, donde actuarán un total de ocho bandas, con los estadounidenses Nebula a la cabeza.

El guitarrista Eddie Glass y el batería Rubén Romano formaron Nebula en 1997, después de la disolución de los pioneros del rock del desierto Fu Manchu, y reclutaron al bajista Mark Abshire. Este power trío se especializo en el feedback-drenched heavy rock, incorporando dosis de riffs de Black Sabbath, psicodelia y space rock. La banda realizó numerosos EP’s hasta que en 1999 editaron su primer largo titulado "To The Center", que tuvo su continuidad en "Charged" (2001) y "Atomic Ritual" (2003).

Con "Apolo" (2005), producido por Daniel Rey (Ramones, Misfits) y masterizado por Howie Weinberg (System Of A Down, Red Hot Chili Peppers), la banda estadounidense incluyó en su formación al bajista nuevo Tom Davies.

Por otro lado, formados en 1992 tras la separación de la Perrera, Nuevo Catecismo Católico se ha convertido en una de las mejores y más contundentes bandas de punk rock de todo el Estado. El quinteto donostiarra presentará en Bermeo su nuevo disco titulado "1530 segundos de...", octavo disco editado con No Tomorrow Records.

Desde sus inicios siguen fieles a su sonido, que mezcla el punk y el hard rock con letras en inglés y castellano. Tras cientos de conciertos a sus espaldas, la banda continúa en una forma envidiable tras la gira de presentación que han realizado por todo el Estado.

Green Manalishi es un trío pamplonés liderado por el principal compositor de los desaparecidos Mermaid, Txetxu Brainloster, que sigue en este nuevo proyecto por la senda del rock clásico por la que caminaron los navarros al final de su vida, una vía que comprende a Mountain y a Thin Lizzy, al hard rock y a la lisergia. Canciones de sólido esqueleto, extensas pero con garra, riffs perfectamente estructurados y un eclecticismo con ecos que retumban en The Jayhawks o Neil Young.

Desde Madrid llegarán Chingaleros, con su nuevo disco titulado "Release the Apes". Grabado por ellos mismos en el "Cuartel General de la Iglesia de Chingo", el trabajo constituye todo un manifiesto de "Karate Rock", que sin duda se convertirá en referencia para los amantes del punk rock, hardcore o simplemente rock’n’roll peleón, sucio, poderoso y ajeno a integrismos.

Por otra parte, la banda vizcaína Los Paniks son un grupo de garaje, donde el virtuosismo individual no existe, y que ha dado lugar a un sonido basado en el ritmo virgen donde la melodía ha sido desterrada. Sonics, Wailers, Horrors, Mighty Caesars, Kinks, Dead Kennedys, Pussy Galore, Gun Club, Chrome Cranks o Make Up son algunas de sus influencias.

CAPSULA Y "NOCHE DE ESPERMA NEGRO"

Cápsula son un trío formado por dos argentinos y un santurtziarra que, desde sus inicios, ha mezclado la crudeza de las guitarras sobre melodías pop y bases electrónicas, una mezcla de la que resultan directos incendiarios.

Tras haber realizado tres producciones de disco en Argentina, publicaron "Cápsula" en España con el sello DDT de Bilbao, ciudad donde sus miembros viven actualmente desde hace varios años. Además, han publicado cuatro CD-singles a través de su sello, La Nena Records, y se encuentran próximos a publicar un nuevo álbum, "Songs & Circuits", con el sello discográfico Discos Liliput.

Por su parte, la banda tolosarra Lobo Eléctrico ofrecerá una nueva "noche de esperma negro" con un sonido cercano a los 70 vía Stooges y Black Sabbath, en la que volverá a dejar patente que son capaces de crear un muro de áspero y musculoso rock, sobre el que su cantante y gurú lanza odas al deseo carnal.

En el 2002 el grupo realizo su primera grabación para el recopilatorio "Oztopo guztien gainetik Bonberenea", y en enero de 2004, el grupo grabo su primer disco con el sello Beleza Malandra, un single en delicioso vinilo azul con dos canciones. Ese mismo verano el grupo grabo su primer CD titulado "¿Has visto al Lobo Eléctrico?" con el sello Bonberenea Ekintzak y la ayuda técnica de Karlos Txap Osinaga.

El sonido del grupo es puro "Erotic Rock’n’Roll", que sin querer ceñirse a ningún estilo en particular, ha sido definido por muchos como cercano a The Stooges, AC/DC y el glam rock.

Cerrará el cartel de los conciertos de rock la banda bermeana The Hammer Killers, potente cuarteto de punk cafre con influencias de Motorhead, Black Flag, Eskorbuto o GG Allin.

Por último, los marselles Lion Roots Sound System y el británico Culture Freeman serán los encargados de cerrar la noche del Aritzatxu Rock Festival con sus sonidos reggae y dub.

(EUROPA PRESS EUSKADI)

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres